martes, 24 de abril de 2007

Alina Kabaeva


Lugar y fecha de nacimiento: Mayo 12 de 1983,
Tashkent, Uzbekistán.
Gimnasia: Rítmica
Entrenador/a: Irina Viner, Vera Shatalina
Gimnasio: Club Interfin, Moscú
Familia: Madre: Liubov Padre: Marad Hermana: Leysana (menor)
Alina gaur eguneko gimnasta oso famatua da eta azkenengo txapelketetako irabazlea izan da.Oso gimnasta gutxik lortu dute beraien dantzetan 10rra, baina berak bai!
Ezagutu ezazue gehiago!

jueves, 19 de abril de 2007

BIDEOA

Hemen daukazue topatu dudan bideo bat.Pixka bat luzea da, baina merezi du ikustea,asko gustatuko zaizue.

lunes, 16 de abril de 2007

ETA BESTE TOKIETAN ZER?


Gimnasia erritmikoa ez da bakarrik Europako kirol bat, nahiz eta hemen garranzti gehiago izan. Munduko beste tokietan ere topa dezakegu kirol liluragarri hau, Japon, Estatu Batuetan, Grezian, Australain...

Eta honegatik ideia hona iruditu zait Chileko web gunearekin kontaktuan jartzea, honela itsasoaren beste aldeko neskak nolakoak diren ezagutzeko ideia bikaina da.
Hona hemen argazki honetan adibidez Argentinako Gimnasta garrantzitsu bat

GURE GIMNASTAK







Gimnasia erritmikoa neska asko ditu bere inguruan eta ez bakarrik neskak, mutil batzuk ere sarturik daude mundu honetan, bai gimnastak bezala, bai entrenatzaileak bezala.



Argi dago kirol honetan inportanteenak Errusiako eta Bielorrusia inguruko selekzioak direla baina Espainako eta Euskadiko selekzioak ere paper garrantzitsu bat izan dute.



1997ko urtean garai hartako espainiako neskak, Atlantako olimpiadeetan urrea lortu zuten, beraien taldeko partehartzaile gehienak Euskadikoak izanik.



Gure gimnastak, hau da, Euskadiko gimnastak ere oso famatuak izan dira, adibidez; Leioako Igone Arribas,Lorena Barbadillo; Gasteizko Almudena Cid... Betidanik funtsezkoak izan dira gure herrikoak Gimnasia Erritmikoan.


Azkenego hauek olinpiadeetan parte hartu dute, batez ere Igonek eta Almudenak Sidneyko azkenengo jokoetan izan ziren.


Ezkerraldean Almudena daukago eta eskuinean, berriz, Igone.

KONTZENTRAZIOAK


Bizkaiko gimnasia erritmikoko klub eta eskola guztientzat bildura bat izan dute Sopelanako polikiroldegian Apirileko azken aste honetan.

Aste hau erabili izan da Kontzentrazio bat egiteko. Honetan gimnastak irakasle ezberdinekin gauza berriak ikasteko aukera izan dute eta aldi berean, beste eskoletako neskekin harremanak sortzeko ere aukera bikaina izan dute.

Adinaren arabera talde handiak sortu dituzte eta bakoitza bere ordutegi berezia izan dute. Honen barruan Gimnasia erritmikoaz aparte beste gauza anitz probatu dituzte, adibidez; balleta, igerilekua, denbora librea jokoak egiteko, ordu bereziak aparato bakoitzeko (uztaia, zingola, mazak, pilota eta esku libreak).

Neskak oso ondo pasatu dute eta asko ikasi ere, beraien dantzak hobetzeko aukera izan dute eta lagun berriak egin dituztela ziur nago.