lunes, 16 de abril de 2007

KONTZENTRAZIOAK


Bizkaiko gimnasia erritmikoko klub eta eskola guztientzat bildura bat izan dute Sopelanako polikiroldegian Apirileko azken aste honetan.

Aste hau erabili izan da Kontzentrazio bat egiteko. Honetan gimnastak irakasle ezberdinekin gauza berriak ikasteko aukera izan dute eta aldi berean, beste eskoletako neskekin harremanak sortzeko ere aukera bikaina izan dute.

Adinaren arabera talde handiak sortu dituzte eta bakoitza bere ordutegi berezia izan dute. Honen barruan Gimnasia erritmikoaz aparte beste gauza anitz probatu dituzte, adibidez; balleta, igerilekua, denbora librea jokoak egiteko, ordu bereziak aparato bakoitzeko (uztaia, zingola, mazak, pilota eta esku libreak).

Neskak oso ondo pasatu dute eta asko ikasi ere, beraien dantzak hobetzeko aukera izan dute eta lagun berriak egin dituztela ziur nago.

No hay comentarios: