martes, 29 de mayo de 2007

Euskal Herriko gimnasta gazteak

Orrialde honetan topatuko dituzue gure gimnasta gazteen bideoak.
Txapelketak oso garrantzitsuak izan dira beraientzat, bertan lortutako puntuak Euskadiko txapelketetarako oso baliagarriak izan dira, onoren Espainiako txapelketara heltzeko.
"klik" egin hemen!!

miércoles, 23 de mayo de 2007

MUTILEN ARTEAN ERE!

Hona hemen topatu dudan bideoa, ez da guztiz gimnasia erritmikoa baina gimnasia artistika, ritmika eta aparatu baten arteko nahasketa da. garrantzitsuena, mutil batek dantzatzen duela da, ikus ezazue interesgarria bait da.
">

martes, 8 de mayo de 2007

BOST TRESNA MENDERAEZIN



Gimnasia erritmikoan ezinbestekoa da malgutasuna, eta indarra ere beharrezkoa da. Baina garrantzi izugarria duen hirugarren elementu bat ere hartu behar da aintzat gimnasia erritmikoaren zailtasuna neurtzeko: tresnak menderatzeko behar den trebezia. Izan ere, menderaezinak dirudite askotan gimnastek erabiltzen dituzten bost tresnek. Gimnasta trebeen eskuetan jostailu mantso-mantsoak ematen badute ere, piztia bihurriak dira soka, mazoak, pilota, zinta eta uztaia. Teknika menderatu ostean, gimnastek ehunka aldiz errepikatu behar dituzte tresna horien jaurtiketa eta harrerak, lehiatzeko unea heltzen denean akats batek ez dezan erabat zapuztu hilabeteetako lana. Gimnasten ustez, tresna menderaezinenak pilota eta zinta dira, baina gainerakoak ere ez dira makalak. Zintak luzeak –6 metro gutxienez–, estuak –4/6 zentimetro– eta arinak –35 gramo– dira. Horri etengabe eta korapilorik egin gabe eragitea ez al zaizue oso konplikatua iruditzen? Bada, halaxe da. Tresna guztiek dute, baina, eragozpenen bat.... Bote egin eta iheska alde egiteko ohitura handia duen pilota nahiko astuna da, 400 gramokoa.
Jaurtiketak kenduta, ariketa osoan esku-azpiaren gainean eduki behar du gimnastak pilota, baina ezin dio heldu, eta horrexek aparteko zailtasuna eransten dio pilotarekin aritzeari. Metro erdi luze diren mazoak, berriz, egonkorragoak dira, ez baitira biraka ibiltzen. Mazoek ere badute, ordea, dagokien amarrua: ezkerrarekin eskuinarekin bezain trebea izan behar du gimnastak, eta hori ez da batere erraza. Biraka ibili ohi den beste tresna bat uztaia da. 80-90 zentimetroko diametroa dute uztaiek, eta oso arinak dira. Teknikaren aldetik eskakizun handiak dituen tresna da, eta epaileak ere zorrotzak izan ohi dira. Ba al zenekiten uztaiak airean dar-dar egiten badu puntuak kentzen dizkiotela gimnastari? Sokak ere badu antzeko eskakizun bat, ariketak irauten duen bitartean asko erreparatzen baitiote epaileek sokak hartzen duen formari. Sokaren luzera gimnastaren altueraren araberakoa izan ohi da, betiere proportzionala. Soka erabilita egiten diren ariketetan elementu garrantzitsuena jauzia denez, indar handia behar da sokaz ongi baliatzeko. Gimnasta batek azaldu digunez, bere amesgaiztoetan ez dira munstroak agertzen, eskura bueltatzen ez zaizkion zintak, mazoak, uztaiak eta horrelakoak baizik. Ez da harritzekoa...

GIMNASIA ERRITMIKOA EUSKAL HERRI OSOAN ( Donostian)



Ikusteko, kirolik ederrenetakoa da gimnasia. Indarra, abiadura, oreka, mugimendu ñimiñoenaren erabateko kontrola, dotorezia... Kirol gutxik biltzen dituzte gimnasiak bezainbeste elementu. Denak menderatu behar dira, gainera, gimnasta ona izateko, hutsak berehala salatzen dituen kirola baita gimnasia. Ikuslearentzat ederra den bezalaxe, beraz, gogorra da kirolariarentzat. Batetik, gorputza lantzea eskatzen du, horixe baita gimnastaren lanabes nagusia. Gimnasiaren modalitate hedatuenek –gimnasia artistikoak eta erritmikoak– tresnak erabiltzen dituzte gainera, eta horiek menderatzeak, ikasteko pazientzia ez ezik, teknika izugarri lantzea eskatzen du. Atal honetan, dakizuenez, oso hedatuta ez dauden kirolei egiten diegu tartea, eta horien artean kokatu behar da, ezbairik gabe, gimnasia. Gurean batez ere, une honetan gimnasia modalitate bakarra praktikatzen da Donostian, gimnasia erritmikoa, soilik neskek egiten dutena. Gipuzkoako Gimnasia Federazioak gainerako modalitateen ardura ere badu, eta gustura hedatuko lituzke gimnasia artistikoa, akrobatikoa, tranpolina, aerobica edota gimnasia orokorra deritzana. Donostiar askok mantenimenduko ariketa fisiko gisara egiten duten aerobicaren alorrean ari dira saioren batzuk egiten, baina aurreneko urratsetan daude soilik. Besteak beste, egun Donostian ez dago gimnasia erritmikoa eta aerobica ez diren beste modalitateak egiteko azpiegiturarik. Kirola hedatzeko asmoz, betiere gimnasia erritmikoaren alorrean, hitzarmenak dituzte Donostiako zenbait ikastetxerekin, eta neska txikiek gogo onez hartzen omen dute kirola eta dantzaren arteko jarduera dotore hori. Hurrengo urratsa egin, eskola kirolaren esparrutik irten eta federatu mailako lehiaketarako prestatzeko orduan, ordea, utzi egiten dute askok eta askok... Kirol sakrifikatua Hain zuzen ere, gimnasian aurrera egiteko nork bere aldetik asko jarri behar du. Baldintza fisiko jakin batzuk ere eduki behar dira, batik bat malgutasuna, baina dohain horiek lantzea da garrantzitsuena, eta horrek egunero entrenatzea eskatzen du.

Gimnasian, alegia, ez da nahikoa astean ordu pare batez jardutea, beste kirol batzuetan bezala. Gorputz malgua komenigarria da gimnasian; altzairuzko borondatea eta diziplina, berriz, ezinbestekoak. Kirol gogorra izan arren, badira Donostian kirol izugarri eder honen xarmak harrapatu dituen neskak. Gogotsu eta ilusio handiz aritzen dira, Club Gimnasia Rítmica Donosti taldearen baitan. Lehiaketan buru-belarri murgilduta dabiltzan 15 bat gimnastaz gain, klubak badu Bidebietako kiroldegian oinarrizko eskola bat. Gimnasia erritmikoa egiteko aukera eskaintzen duten ikastetxeetan dute harrobi nagusia, baina edonor hurbil daiteke eskola horretara, telebistan aho zabalik uzten gaituen hori zer den ikustera eta ikastera. Hori bai, garaiz hasi behar da; 8 edo 9 urterekin hastea omen da egokiena. Donosti gimnasia erritmikoko klubeko buru Josetxo Sanzek adierazi digunez, une honetan badira Donostian maila politean lehiatzen ari diren neskak –Altzako kiroldegian entrenatzen dute horiek– baina jendeak, oro har, gimnasia erritmikoa ez omen du behar bezala ezagutzen. Eta, horrez gain, kirolari ez omen diote batere mesederik egiten horri buruzko esamesek. Gimnastek kilkerrek baino gutxiago jaten dutela esan ohi da, gehiegi behartzen dutela gorputza, gehiegizko ariketak eragotzi egiten duela gorputzaren garapen normala... Mitotzat hartzen ditu berak kontu horiek, eta badaki zertaz ari den, bi alaba gimnasta baititu. Bere ustez, gorputza era harmonikoan garatzeaz gain, diziplinarako ohiturak eta gorputza bezainbeste landutako borondateak bizitzaren beste alor batzuetan ere –ikasketetan, esaterako– primeran organizatzera eramaten omen ditu gimnastak. Ba al dago norbait saioa egiteko prest?

martes, 1 de mayo de 2007

ENTRENAMENDUAK

Oso zailak izaten dira kirol honetako entrenamenduak. Esfortsu handia beharrezkoa da eta batez ere kirol hau maitatu behar da. Txikitatik flexibilitatea asko landu behar da, honela ezinezkoak iruditzen zaizkigun poseak lortu arte.
Bideo honetan goi mailako gimnastak ikusiko dituzue baina baita ere ez hain famatuak diren beste batzuk. Argazki batzuk txapelketetan ateratakoak dira baina beste hainbat entrenamenduetakoak dira.
Ikus ezazue bideoa eta begiratu zer egin dezaketen neska hauek beraien flexibilitatearekin.
">